XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OI =mLr=AKUILU

1.- Oi mirakuilu guziz espantagarria:
ogiaren iduriz Jesus estalia!
Ura dut adoratzen aldare gainean,
ura bera dut jaten komunionean

2.- Ene begiek Jesus ez dute ikusten,
gorputzeko sentsuek ez dute senditzen;
bainan duda gabe dut an dela sinesten,
fedeak argiturik an dut ezagutzen.

IZAN ZAITEZ BETI

IZAN ZAITEZ BETI, JESUS MAITEA,
NERE BIOTZAREN JAUN TA JABEA.

1.- Ez da zerurako beste biderik
Jesusen biotza bezelakorik.

2.- Biotz ori dago beti zabalik
bekatarientzat etsi gaberik.

3.- Gure biotz denak, biotz ttipiak,
aunditu ditzala zure graziak

.

4.- Zer gauz ederra den komuniatzea,
zurekin gu Jesus bat egitea.

JAUNA NERE BIOTZAK

JAUNA NERE BIOTZAK DEITZEN ZAITU:
ATOZKIT BADA LASTER ENE JESUS.

1.- Intzik ez dutenean loretxoak,
laster gelditzen dira idortuak:
ni ere ilen ninduke Zu gabeak.

2.- Neregandik bazaitut ain urruti,
ezin nitekelako lurran bizi
zure zai gau ta egun nago beti.